XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), baina beldur zen ez ote zuten bere kontura barre egingo, mamuen eta ibaiko sugeen istorioak entzunda.

Neo irakasle egin zen, eta gero, hirietan lan egin zuen gizarte laguntzaile gisa.

Urteetan zehar, lankideak ongi ezagutu zituenean, eztabaida ugari izan zituen haurtzaroan eta gaztetan izan zuten bizimoduari buruz.

Atseginez eta harriduraz ikusi zuen Neok lankideetako askok berearen antzeko gertaerak ezagutu zituztela.

Aurkikuntza horrek laguntza eman zion iraganaz gogoetak egiteko eta handik hartutako aberastasuna aintzat hartzeko.

Bere buruan zuen uste ona areagotu egin zitzaion, eta ohituretan oinarritutako haurtzaroaz eta gaztaroaz izandako lotsa galtzen hasi zen.

Neo orduan konturatu zen folklorea eta ohiturak erabilgarriak izan zitezkeela bere gizarte lanean.

Gero eta gehiago konturatu zen bere jendearen balioak, iritziak eta ohiturak oso garrantzitsuak zirela.

Berehala gai izan zen, harrotasun eta ziurtasunez, folkloreaz musikaz, dantzaz, herriko janariez eta medikuntzaz zuen ezagupen sakona lantaldeari jakinarazteko.

Lankideetako askok laguntza eta aholkua eskatzen zioten gazteentzat jaialdiak eta lehiaketak antolatzen zituztenean.

Neo oso gustora zegoen beltzen taldea sendotzeko eta garatzeko lan egin zezakeela ikusten zuelako.

Era berean, poza ematen zion gizarteko beste taldeetako lankideek aholkua eta laguntza eskatzen ziotenean batez ere zuriak joaten zitzaizkionean.

Iraganean bazirudien lankide horiek bazekitela beltzez jakin zitekeen guztia, kulturaz, ohiturez eta, zer esanik ez, bizimoduaz.

Eginkizun berriak lanean izen ona eman zion Neori eta baita irudi berria ere.

Beraz, ez zen harritzekoa izan bere izena zerrendaburu egotea, bulegoak, Erresuma Batuan eta gero Estatu Batuetan aurrera eramango zuen programa batean parte hartzeko, ordezkari bat hautatu behar izan zuenean.